Azaroaren 21ean eta 22an Ikastolen Elkarteak antolatutako Jardunaldi Pedagogikoetan parte hartu genuen. Bi eguneta zehar, Ikastolen Hezkuntza Markoan deskribatzen den pertsona ereduan sakontzeko aukera izan genuen. Zehazki, pertsona eredu horren bi bereizgarritan, eta haien ezaugarrietan: erabakitzaile-ekintzailea eta barne sendotasuna duena ezaugarrietan, hain zuzen ere.
736.000 euro banatu ziren azaroaren 14ko Batzar Nagusian, eskaera egin zuten bost proiekturi laguntzeko.
Hauek izan ziren Euskal Herriko 114 ikastolen Elkartasun Kutxan aurten jarri duten diruari esker 2025.urtean laguntza jasoko duten ikastolak: Argia Ikastola, Ibaialde Ikastola, Argantzon Ikastola, Kattalin Elizalde Kolegioa eta Kanboko Ikastolen Etxea.
Informazio gehiago gure web gunean.
Azaroaren 25aren harira, ikastolako etapa ezberdinei begirako zenbait aktibitate eta proposamen didaktiko antolatu genituen, gai horretaz guztiok sentsibilizatzeko eta ikasleen artean zein helduen artean berdintasuna, errespetua eta askatasuna sustatzeko.
DBH3ko ikasleen Hitzez eta Ekintzez bideoak Mungiako Beldur Barik lehiaketan saria jaso du!
Beraiekin egoteko aukera izan dugu. Entzun eta ikusi esan digutena!
Azaroan ikasturteko lehenengo guraso ordezkarien bilera izan genuen. Bertan, hainbat gai garrantzitsu landu genituen, hala nola, ordezkarien funtzioak eta komunikazio kanalak, komunikazio eta matrikulazio estrategiak, eta Ikastolen VII. Batzarra.
Zuen parte-hartzea eta ekarpenak izugarri aberasgarriak izan dira, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu hasiera bikain honengatik!
Urtero bezala, aurten ere egitarau zabala eta anitza izan genuen abenduaren 3ean, ikastolan, Euskararen Eguna ospatzeko.
Bertan, ikastolako ikasle eta irakasle guztiek hartu genuen parte.
Abenduaren 3an, Olalde Aretoak Euskararen eguneko musika eta euskal kulturaz betetako ekitaldia hartu zuen eta Larramendi Ikastola bertan egon zen.
2024ko Euskera Saria Korrikak, ediziorik edizio, herrian izaten dituen laguntzaileontzat izan da.