Elkartasun kutxa

Zortzirehun mila euro inguru banatu ziren abenduaren 1eko Batzar Nagusian, eskaera egin zuten zortzi ikastolen artean. Hauek izan ziren Euskal Herriko 113 ikastolen Elkartasun Kutxan aurten jarri duten diruari esker 2023.urtean laguntza jasoko duten ikastolak: Senpereko Kolegioa, Kanboko Ikastolen Etxea, Tuterako Argia ikastola, Lodosako Ibaialde ikastola, Argantzon ikastola, Bastida Ikastola, Bilboko Harrobia Ikastola eta Hernaniko Aratz ikastola.

Guraso ordezkarien bilera

Azaroa amaieran ikasturte honetako guraso ordezkarien lehen bilera egin genuen.

Ikasturte honetako lan ildo nagusiak aurkezteaz gain, matrikulazio kanpainarako landutako proposamena azaldu zen. Honi lotuta eta aurten erabiliko dugun Gu Larramendi Ikastola leloari erreferentzia eginez, ikastolaren hautua zergatik egin zuten partekatu ziguten guraso ordezkariek.

Urmaela eraiki dugu ikastolan

Ikasle eta irakasle guztien elkarlanari esker, urmaela eraiki genuen.

Urmaelak ikasleen konpetentzia zientifikoa garatzeko aukera emango digu. Ekosistema berezi moduan, sistema eta fenomeno naturalak interpretatuko ditugu, eta aplikazio zientifiko-teknologikorik esanguratsuenak erabiltzeko aukera izango dugu urmaela beraren eta inguruaren testuinguruan.

Ikusi laburpen bideoa

Mihiluze lehiaketa

Abenduaren 17an Mihiluze lehiaketa ospatu zen Mungiako Olalde Aretoan. Bertan, LH6ko eta 2.batxilergoko Euskara taldeko ikasle talde batek hartu zuen parte.

Esperientzia polita izan zen gure ikasleentzat, euskaraz eta euskararekin jolasteko aukera ederra. Saria ere irabazi zuten!

Gure ikasleek pausu handia eman dute euskararen erabileraren normalizazioan.

Oxford tituluak

Abenduaren 15ean, Capital Languagesek antolatuta, Oxfordeko II. Titulu banaketa ekitaldia ospatu genuen ikastolan.

Gabonetako kontzertua

DBH 1 eta 2ko ikasleek, gabonetako kontzertua eskaini digute.

Euskararen Eguna

Euskararen Eguna ospatzeko, 2. batxiko ikasleekek euskararen aldeko manifestu bat irakurri ziguten, eta gero, maila bakoitzak landutako dantza eta abestien ikuskizunaz elkarrekin gozatu genuen.

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi Madalenetik jaitsi dira gure ikasleekin egoteko.