2.batxilergokoen agurra

Urtero bezala, Gabonetako oporren aurreko egunean, 2.batxilergoko ikasleen agurra ospatu genuen. Gehiengoa txiki-txikitatik egon da gurekin eta orain bide berri bati ekin behar diote. Ekitaldi hunkigarria izan zen eta ikastolan igarotako momentu batzuk ere gogoratu genituen.

Zorte on ibilbide berrian!

Ohiko Batzar Orokorra

Urtarrilaren 13an Larramendi Ikastola Kooperatibaren Ohiko Batzar Orokorra burutu genuen.

2020-21 eta 2021-22 ikasturteetako helburu pedagogikoak eta datu ekonomikoak aztertzeaz gain, kuota berriak onartu ziren.

Ekaineko batzarrerako deialdiarekin amaitu zen asanblada. LIKTrekin egindako akordioa aurkeztuko da besteak beste.

Ikastola hedabideetan

Urtarrilean zehar gure ikastola hainbat komunikabidetan agertu da.

ETBko albistegietan eta Radio Euskadiko Faktoria programan eskolara itzultzeko protokolo berriari buruz hitz egin dugu.

Bizkaia Irratiak eta Radio Popular-Herri Irratiak ate irekiei eta matrikulazioari buruzko elkarrizketa egin digute.

Gelako ordezkarien whatsapp taldea

Familien eta ikastolaren arteko komunikazioa arintzeko asmoz, whatsapp talde bat eratu dugu gelako guraso ordezkariekin.

Komunikazio bide hau, orain arte erabilitakoen gehigarri bat izango da.

Ikasle ohien sarea

Larramendi Ikastola hezkuntza zentro bat baino gehiago delako, ikastolatik igaro diren ikasle ohiekin harremana mantentzeko lanketa hasi dugu.

Gurekin kontaktatzeko Facebook edo email bidez jar zaitezke harremaneta edo formularioa bete dezakezu.

Egunean Behin lehiaketa

Euskarazko tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Erabiltzaileek 10 galderaz osatutako galdetegia erantzun behar dute, ahalik eta denborarik laburrenean.

Larramendi Ikastola taldea sortu dugu. Bertan familia eta langileek parte hartu ahalko dugu.

Taldera gehitzeko gakoa: 55C82A

Informazio gehiago gure web gunean.

Iluntze astronomikoa

Otsaileko bigarren astean behaketa astronomikoko iluntze bat egiteko asmoa dugu ikastolako zelaietan.

Astronomiari buruz jakin-mina baduzu, ez izan zalantzarik eta etorri zaitez!

Aldaketarik ezean, otsailaren 8an elkartuko gara,19:00tan.

Informazio gehiago gure web gunean.

Eskola kiroleko lehiaketak

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, eskola-kiroleko lehiaketen murrizketak kentzea erabaki du.

Urtarrilaren 4ean eguneratu zen ikastetxeetako protokoloa eta orduan erabaki zen aipatutako lehiaketak bertan behera uztea.

Gaurtik aurrera, urtarrilak 28, eskola kiroleko lehiaketak baimenduta egongo dira.

Izan Korrika laguntzailea

22. Korrika abian da. 2022ko martxoaren 31n hasita, 11 egunez Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak hogeita bigarren aldiz.

Korrikaren parte izateko mila modu daude, horien artean, Korrika laguntzailea dugu.

Informazio gehiago web gunean.


Tipi-tipa tipi-tapa, KORRIKA!