Neguko ortua

Neguko ortuaren landaketan ibili dira HH eta LHko ikasleak. Honetan, zerbak izan dira ortuko protagonistak. Gorka Irazabal adituaren laguntza izan dute, Eskola Agenda 2030 barruko ekintza hau burutzeko.

Txorien kabiak

Neguko hotzetik babesteko, HH eta LHko ikasleek txorientzako kabiak jarri dituzte ikastolan. Horrekin batera, kanpoko elikagai faltari aurre eginez, askak betetzen aritu dira.

Bertso saioa

Hilabete honetan LH6ko ikasleek bertso emanaldian parte hartu dute. Bertara, bertso-eskolako 3 bertsolari hasi berri gerturatu dira eta hauek, ikasleek proposatutako gaiak zuzenean jorratu dituzte.

Eskerrik asko hirukote!

Aurrekontu parte-hartzaileak

Batxilergoko ikasleek aurrekontu parte-hartzailearen inguruko saioa izan dute, Mungiako Udaleko ordezkarien eskutik. Horretan, aurrekontu horiek zer diren azaltzeaz gain, ikasleek gaiarekiko duten iritzia ezagutzera eman dute.

Unibertsitateen bisitak

Unibertsitateen bisitei hasiera eman zaie ikastolan. Ikasleen zalantzak eta ardurak argitzeko, lehen eskuko informazioa ekarri da. Horrela, gertuko orientazioaren bidez, ikasleei etorkizuneko ikasketa aukeren informazioa eman zaie. Lehenengo saio honetan Mondragoneko Unibertsitatekoak gerturatu dira, gizarte zientzietako eta batxiler teknologikoko zenbait gradu aurkeztera.

Azaroak 25

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, ikastolak ekintza bereziak prestatu ditu; hala nola kartelak, mezu positiboz betetako eskuen irudikapenak, abestiak, puxika moreak, arropa morea...

Geletan eta geletatik kanpo egun honen inguruko lanketa egin da, egun honetan aldarrikatzen denaren inguruan hitz egin eta proposamenak lantzeko.

Eredu berri bat eskatu dugu

Asteartean, Larramendi Ikastola eta zazpi lurraldeetako ikastolak euskal gizarteari mezu bateratu bat helarazteko elkartu ginen. Euskal Hezkuntza Sistema propiorako bidean, eredu berri, ezberdin eta eraldatzaile bat aldarrikatu genuen. Baina ez hori bakarrik, Ikastolok talde sendo bat garela ere erakusteko aukera izan genuen. Hezkuntza eragile garen hortatik, gure ardura eta konpromezua azalduz, beti elkarlanerako bidea eraikiaz.

Prentsa oharra eta agerraldiaren bideoa