Apirilaren 24an Gurot lehiaketako finala ospatu zen San Mameseko "Geuria" aretoan. Bertan, DBH2ko bi talde izan ziren ordezkari.
Pitxin: Jone Breton, Ane Irastorza eta Elaia Alvarez
Madagaskarreko pinguinoak: Laia Agirre, Paule Elgezabal eta Paule Abaroa
"Pitxin" taldeak 3.saria lortu zuen, Nafarroako IrriSarri Land abentura parkerako sarrerak eta hotela hain zuzen, Zorionak!
Finalera sailkatzeko, Mungiako beste ikastetxetako ikasleen kontra lehiatu ziren eta gure ikasleak izan ziren finalistak. Erloju bana ere irabazi zuten!
Zorionak parte hartu duten ikasleei eta horretara animatu dituzten irakasleei!
DBH3ko ikasleek Liburu Gaztea Booktrailer lehiaketan parte hartu dute aurten, eta Itsasargiak lanarekin finalera iristea lortu dute!
Lan honek irakurzaletasuna, sormena eta ikus-entzunezko lengoaia uztartzen ditu, emaitza bikainarekin.
Gainera, Bilbon egingo den sari banaketan, gure prentsa taldeko ikasleek aukera izango dute ekitaldia zuzenean jarraitu eta bertatik bertara albistea sortzeko.
Zorionak finalistei eta parte hartu duzuen guztioi egindako lanagatik!
Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek Azoka Solidarioa antolatu zuten Hobetu dezakegu gure bizitza gaiaren lanketan.
Izan ere, askotariko arrazoiengatik egoera ahulean bizi diren pertsonen beharrak asetzeko, ezinbestekoa da guztion inplikazioa.
Hori dela eta, martxoaren 13an Mungiako plazan egon ziren eta bildutako dirua Zuekin Mungialdeari bideratu zaio, inguruan dauden beharrizanak asetzen laguntzeko. Guztira 2.133,92€ bildu zituzten.
Eskerrik asko guztioi!
LH6ko ikasle eta irakasleek bi eguneko eski irteera zoragarria egin zuten La Pierre Saint Martin-Arette estaziora, Ikastolen Elkarteko Zirimola aisialdi taldearekin batera.
Eski teknikak ikasi, elurraz gozatu eta lagunekin esperientzia ahaztezina partekatzeko aukera izan zuten.
Kirola, natura eta dibertsioa uztartuz, egonaldi zoragarri bat bizi izan zuten!
Bi urteren ostean, martxoaren 26an Korrikaren lekukoa hartzeko aukera izan genuen. Horren ondoren, Korrika Txikia antolatu genuen ikastolan bertan eta Mungiako kaleetan zehar.
Martxoaren 8aren harira, ikastolako etapa ezberdinei begirako zenbait aktibitate eta proposamen didaktiko antolatu genituen.
Txikitatik hezkidetza lantzen, txikitatik berdintasunean hezten!