Apirilaren 24tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik, gertukoekin ditugun harreman horietan, hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa.
DESBERDINTASUNA. Izan daitezke sinonimo; hala ere, bi erabilera bereizten dira Euskal Herrian: hiztun batzuek ez dute hilabete baizik erabiltzen (Iparraldean, adibidez).
Beste batzuek desberdindu egiten dituzte: hil (urtea banatzen den hamabi zatietako bakoitza: Hilen izenak. Neguko hiletan. Maiatzeko hila. Hilaren bostean etorriko da...) eta hilabete (denbora hedaduratzat harturik, 30 eguneko-edo denbora bitartea): Hilabetean egon naiz Grezian (= hilabete osoan). Hamar hilabeteren buruan. Lau hilabeteko haurdun nago. [EH]
BAT ZENBATZAILEA. -bete daramaten beste hitzek (astebete, urtebete...) ez bezala, bat zenbatzailearekin ere erabiltzen da hilabete (→ (-)bete; → astebete). Hizkera batzuetan hil/hilabetehitzak baliokide direnez, ez da harritzekoa bat eta guzti ematea esapidea: Hilabete egon naiz gaixorik. Hil(abete) bat egon naiz eri.
HILEN IZENAK. Euskararen batasunerako, 1971n onartu zituen Euskaltzaindiak, eta hauek dira: urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa eta abendua.
Bukaerako -a hori artikulua dute, eta leku-denborazko kasuetan galdu egiten dute: urtarrilean; irail honetan.
IDAZKERA. Hilen izenak letra xehez idazten dira perpausaren barruan: abuztuaren 6a
KASU-MARKA. Hilen izenak mugatuan erabili izan dira tradizioan: martxoan, abuztuan... (→ goizean, goizetan / goizez; trenean/trenez)
“Etxean pasa behar ditu Iratik hamabost egun eta triste dago. Asko gustatu arren, ezingo ditu maite dituen animaliak ikusi eta naturaz gozatu. Egun hauetan, ordea, etxeko leihotik begiratuta deskubrituko ditu naturako sekretu ezberdinak.”
Iñaki Sanz-Azkue biologoak eta biok proiektutxo hau sortu dugu datozen bi asteetarako. Egunero, arratsaldeko 16:00etan ipuinaren ataltxo bat eta marrazki bat argitaratuko ditugu sare sozialetan. Iñakiren ipuinek naturari buruzko irakaspenak emango dizkigute, eta nire marrazkiek haurrekin lantzeko aitzakia bat. Baina librean ere marraztu lezakete ausartzen direnek! Eta zergatik ez: Irakurmena landu edota gauero ipuintxoaren atala irakurtzeko aukera ere izango duzue.
Batuko al zarete gurekin naturari leihotik begiratzera?
Klikatu ondoko loturan BERROGEIALDIA