2019ko martxoak 8
Soldaten arrakala murrizteko neurriak, umeen zaintza partekatzeko dekretuak, berdintasuna bermatzeko proposamenak... Asteon instituzioek eromenezko erritmoan itsatsi dituzte eskakizun feministetako batzuk agenda politikoan. Hitz eta pitz aritu dira, mezu feministak bere eginez; Martxoaren 8aren bueltan ere, ezin-eta isilik geratu, eta kondeszendentziaz ekin. Izan dira hainbat emakume politikarik greba egiteko «askatasuna» dutela harro esan duten gizonak ere —greba egiteko baimena eskatu beharko balitz bezala—, eta badira aitatasun baimenaz kanpaina egin ondoren kanpainaraVuELve esanez itzuli direnak, jendez betetako plaza more batean besoa altxatuta.
Osorik irakurtzeko Berria