2019/20 IKASTAROA

ORDUAk adierazteko esapideak


Hirurak JOTZEKO, AIREAN

Ordua izateko denbora gutxi falta dela adierazi nahi dugunean erabiltzen dira:

Hirurak JOTZEKO daude.

Zer ordu da? Zazpiak AIREAN.

Hirurak INGURU

Gutxi gorabeherako ordua adierazteko, INGURU erabili ohi da:

Zer ordu da? Zazpi eta erdiak INGURU dira.

Zer orduTAN etorriko zara? Zazpi eta erdiak inguruAN.

Zazpiak ALDERA

Gutxi gorabeherako ordua adierazteko ere erabiltzen da:

Laurak ALDERA pasako gara; beraz, prest egon.

HIRU-HIRURAK

Ordu zehatza (puntu-puntuan) dela adierazteko, errepikapenaz baliatzen gara:

Une honetan HIRU-HIRUrak dira.

ZAZPI-ZAZPIetan egon behar dugu han.

Hirurak JOTA, PASEAK, PASATA, PASATXO

Esaten den ordutik minuturen bat pasa dela adierazteko erabiltzen dira:

Zer ordu da? Hirurak JOTA (paseak, pasata, pasatxo).

Zer ordu da? Zortzi eta erdiak JOTA (paseak, pasata, pasatxo).

Dagoeneko, ordu bata PASEA da.

Euskal Gramatika Osoa Ilari Zubiri eta Entzi Zubiri

397 FORMA BERRI EUSKALTZAINDIAKO HIZTEGIAN

Hauek dira Euskaltzaindiaren Hiztegiaren 2019ko uztaileko eguneratzean zuzendu edo osatu diren sarrera eta azpisarrerak eta gehitu diren sarrera eta azpisarrera berriak:

Ahaldundu, bypass, curry, dual, desertifikazio, ekzema...

2019ko Uztailean, Euskaltzaindiaren Hiztegi Eguneratua

Azpian klikatu, filmaren Trailerra ikusteko