Euskarak ez du generorik; beraz, normalean ez dugu zertan sexistatzat jo gure hizkuntza. Baina gaztelaniak badu, eta “desegoki” ez gertatzeko badituzte estrategia batzuk: bikote astunak (amigos y amigas, los/las funcionarios/as, interinos/as); abstrakziora jo eta multzokari baten barruan genero biak sartu: alumnado, electorado; a bildua: trabajador@s...
Generoaren kontu honetan ere, arazoa guk geuk sortzen dugu, zergatik?
Euskarak berak dituen baliabideak erabili beharrean, gaztelaniari orpoz orpo jarraitu eta, esate baterako, berak bezala multzokariak erabiltzera jotzen dugulako: el alumnado esango dute los alumnos ez esatearren, eta guk itsu-itsuan ikaslegoa;
bada guk baditugu hori esateko bideak: ikasleak, ikasleria, ikasle jendea:
La clase trabajadora: langileak, langileria
El profesorado: irakasleak edo maisu-maistrak
La ciudadanía: herritarrak
La población: biztanleak
Azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak aztertu ditu Emakundek eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak emandako datuak. Datuok emakumeen kontrako indarkeriaren ingurukoak dira.
Datuek adierazten dute EAEko poliziak ofizialki jasotakoak indarkeria matxista zenbat emakumek salatzen duten. 2018an Euskadin 4244 emakumek beraien kontrako indarkeria matxista salatu zuten. Haien artean, 1278 gazteak ziren, 15 eta 29 urte bitartekoak hain zuzen ere.
Erregistro honen arabera, 2018an indarkeria matxista salatu zuten 15 eta 29 urte bitarteko emakume gazteen kopuruak baliorik altuena izan du.
ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia