72. Ikastaroa

KORONABIRUSA eta Siglak

https://www.berria.eus/estiloliburua/gaikako-hiztegiak/29

CoV. /kob/ Koronabirusa.

ECDC. /e-ze-de-ze/ Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroa.

ICTV. /i-ze-te-ube/ Birusen Taxonomiaren Nazioarteko Batzordea.

MERS. /mers/ Ekialde Hurbileko arnas sindromea, MERS-CoV koronabirusak eragindakoa. SARSarekin eta MERSarekin berdin gertatu zen.

PCR. /pe-ze-erre/ Polimerasaren kate erreakzioa. Laborategiko proba bat da, COVID-19 gaitza ekartzen duen koronabirusa diagnotikatzeko erabilia.

SARS. /sars/ Arnas sindrome akutu larria, SARS-CoV koronabirusak eragindakoa. SARSa berriz agertu da.

SKG. /ese-ka-ge/ Sexu bidez kutsaturiko gaixotasuna (ETS*, MST*, STD*).

ZIU. /ziu/ Zainketa intentsiboetako unitatea (UCI*, UVI*).

anbulatorio. h. osasun etxe.

andui (zepa*).

antibiotiko. Bakterioen kontrako botika. Ez du balio birusen aurka.

antirretrobiral* e. erretrobirusen kontrako. Tratamendu antirretrobirala*[e.] Erretrobirusen kontrako tratamendua.

arrisku eremu. Gaixotasun kutsakor batez mintzatuz, infekzio kasu asko dagoen eskualdea.

asintomatiko. Sintomarik ez duena.

bakartu (aislatu*, aislamentu*). Bost preso bakarturik daude. Bakartze ziega. Ospitaleko gela berezi batean dago, bakarturik.

bakteria* e. bakterio.

berrogeialdi (kuarentena*, koarentena*).

epidemia, epidemiko. Lurralde jakin batean gaixotasun batek normalean baino jende gehiagori erasatea, bolada batez; egoera horri dagokiona.

goia jo (piko*).

inkubatu, inkubazio. Gaixotasunez mintzatuz, organismoan infekzio bat garatu.


Hurrengo hamabostaldiko berriak eta baliabideak twitter bidez jarrai ditzakezue