Tartean joko-arauak eta lehia daudenean, jokatu aditza erabilI behar da. Hortaz, jokoaren arauak errespetatuz ari garenean, jokatzen ari gara.
Haurrak, ordea, batik bat txikienak, pilotan ari direnean, arauei kasu handirik egin gabe ibiltzen dira; hau da, jolasean ibiltzen dira. Beraz, kasu horretan ez da okerra jolasten erabiltzea.
Gehiago irakurtzeko jo EHULKUra
Webgunearen goiburuan, hasierako orriaz gain, material pedagogiko hau osatzen duten hiru unitate didaktikoak aurkituko dituzue: “Mahai-jokoa”, “Sare sozialetan” eta “Txistealdia”.
Unitate bakoitzak 3 fase ditu: hasiera-fasea, garapen-fasea eta amaiera-fasea.
Unitate bakoitzean, bi alor jorratuko dira, sekuentzia banatan antolatuta dauden jardueren bitartez.
Unitateko azken fasean planteatzen den helburua edo erronka gauzatzeko, komenigarria litzateke garapen faseko bi sekuentziak lantzea, nahiz eta bakarra landuta ere erronka egiteko gai izango zareten.
Hasierako orrian, materialaren inguruko informazioa topatuko duzue: nola erabili, egitasmoaren nondik norakoak eta irakasleentzako gida didaktikoak.
Irudian bertan klikatuz, topatuko dituzue Unitate Didaktikoak etab
EUSKARAZKO PALINDROMOEKIN JOLASEAN
'Tribuaren Berbak' saioan Markos Gimeno palindromogilearekin .