66. Ikastaroa

Hizkera ez sexista

Hona hemen gomendio batzuk:

o Emakumeak izendatzeko modu iraingarriak saihestu: alua, txotxola, tuntuna, txolina

  • MARI+zikin, +purtzil, +maestra, +matxarda, +txu…
  • EMA+galdu, +txar, +gizon, +tu, +zikin…

o Estereotipoak saihestu: zortzi kontseilari eta euren emazteak etorri ziren beharrean > zortzi kontseilari eta euren bikotekideak etorri ziren

o Kontuz hitanoaren erabilerarekin. Erabiliz gero, generoa zaindu.

o Ahal denean giza- ordezkatu: gizaki, gizaseme, gizarte, giza… beharrean > pertsona, jendarte, sozietate, sozial…

o Ahal denean anaiaren eratorriak ordezkatu: anaikor, anaitar, anaitasun, anaiarte… > senide, adiskidetasun, elkarte, herrikide…

o Gizon hitzarekin osatutako hitz elkartuak ordezkatu: lege-gizon, enpresa-gizon, kultura-gizon, itsasgizon… beharrean > legelari, enpresari, kultura-pertsona, itsas-langile…

o Generoa daukaten izenak, biak erabili: emakumeak eta gizonak, seme-alabak, aiton-amonak, neska-mutilak

o Termino orokorra erabili: guraso, irakasle, gazte

o sa atzizkia gero eta hedatuago dago, baina euskarak ez du estrategia horren beharrik: alkatesa, aktoresa… beharrean > alkate (edo alkate andrea generoa nabarmendu nahi denean), aktore (edo emakumezko aktore)…

Eta ikurren erabilerarako araurik bai?

o “@” eta “x” grafismoak dira, testuetan generoa identifikatzeko ez dute balio, beraz. Izatekotan, sare sozialetan erabili ahalko genituzke, karaktere kopurua mugatua denean, hain zuzen ere.

o “-” erdiko marra erabili behar da: emakume-gizon, neska-mutil…

o “/” barra ere erabil daiteke, batik bat espazio arazoa dagoenean: emakume/gizon, jaun/andre…

https://www.lantalan.eus/tag/ez-sexista

Bizentaren Lumak gazteek berdintasunaren inguruan hitz egiteko mahai-inguruko solas-jolasa da. Berdintasunaren gaineko hausnarketa, arrazoiketa eta eztabaida sortzeko helburua du eta baita gazteen ahalmentzea lantzeko ere.