47. Ikastaroa

ADITZA MEMORIETAN ETA AKTETAN

Nola erabili ADITZA memorietan eta aktetan?

Nola kontatu behar dira ekintzak, orainaldian edo iraganean?

Euskaltzaindiaren oroitidazki batean horrela agertzen da:

“Egoitzan, urtarrilaren 27an, BILDU DA Euskaltzaindia, 2004ko abenduaren 17an hautatu zen Zuzendaritza berriaren kargu-hartzea gauzatzeko”.

Lehenaldi burutua (bildu da) erabiltzen du erreferentzia nagusi gisa, eta lehenago izandako gertakizuna lehenaldi indefinituan kontatzen du “2004ko abenduaren 17an hautatu zen”.

IVAPeko Administrazio hizkera argia-tik jasoa eta moldatua

Beste adibide batzuk, IVAPeko estilo liburutik jasotakoak:

- Epaimahaiburuak esan du / azaldu du / adierazi du / eskatu du / erantzun du / aipatu du…

- Besterik gabe, alkateak/batzordeburuak bilera 12:00etan bukatutzat jo du…

- Beste aztergairik ez dagoenez, bilera 13:15ean amaitu da.

- … alkateak/batzordeburuak bilerari amaiera/bukaera eman dio…

Beste iturri batzuk: Lantalan eta IVAPeko estilo liburua

"Oles, oles, lurra esna zaitez!" abestia jarri du sarean Katxiporretak

Badator apurka, lurra lozorrotik esnatzen hasteko garaia. Lurrari esnatzen kantuan laguntzeko, urritz makilaz sabelean kilimak eginez, kantua jarri du Interneten, denen eskura.

Hikhasi aldizkaritik jasoa. Bertan dituzue kantaren letra eta partitura


(H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea.

Urtarrila 14an hasiko da (H)ilbeltza, Baztango nobela beltzaren astea, bosgarrenez. Besteak beste, Miel A. Elustondok, Edorta Jimenezek eta Xabier Etxeberriak aurkeztuko dituzte beren lanak

Aurreko aldietan bezala, «lasaitasunez» ekingo diote asteari: solasaldi batekin. Aurten, Xabier Olarra itzultzaile eta editorea izango da gonbidatua, eta Dashiell Hammetten Uzta Gorria eleberriaren inguruan mintzatuko da, Arizkunen. Nobela beltzaren maisulantzat hartu izan da lan hori, eta Igela argitaletxeak iazko azaroan berrargitaratu zuen. Asteazkenean ere klasiko bati helduko diote, baina, kasu horretan, euskal idazle batenari. Aurreko aldietan, Jose Antonio Loidi, Mariano Izeta, Gotzon Garate eta Txomin Peillen izan ziren protagonistak, eta aurten, berriz, Xabier Gereño hautatu dute. Koldo Izagirrek izango du hizpide Gereñoren lana, Anizen.

Artikulua osorik irakurtzeko klikatu, Berria

"Asterix, edabe magikoaren sekretua" filma, euskaraz, zinema-aretoetan

Asterix eta Obelix Galia osoan zehar ibiliko dira druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz.

Urtarrilaren 11tik, gaurtik, aurrera ikusgai izango da filma zinemetan.