60. Ikastaroa

PARTITIBOA

Partitiboa artikulurik gabe, mugagabean, erabiliko da:

- LanIK (kontsonantea + -ik) Gaur ez dut lanIK egin.

- LiburuRIK (bokala + -rik) Ez dut liburuRIK erosi.

Eta aditza singularrean erabiliko da:

- Ez dut libururik erosi.

- Ez dut lanik egin.

Ariketak

Artikulua

Bagoiko atea nire parean gelditu da eta hiru mutil beltz irten dira trenetik, bakoitzak salgai eta zirtzileriaz beteriko zakutzar bana zeramala bizkarrean hartuta. Euskara eta ezagutzen ez dudan hizkuntzaren bat tartekatzen zuten. Batek, jiraturik, treneko segurtasun arduraduna eta txartelen kontrolatzailea agurtu ditu gaztelaniaz. Gero, goazen! esan die beste bi mutilei. Ordurako trenean nintzen ni, segurata eta pika-pikarengandik nahiko hurbil. Nire gorreria eta guzti, haien solasa nahiko garbi entzuteko moduan, behintzat:

“Beltz hauek zein azkar integratzen diren. Segituan ikasten dute euskara, ez dira tontoak, badakite horrela errazago integratuko direla”.

Egoera ulertuko bada, inportantea da argitzea: gaztelaniaz ari ziren integrazioaren eta euskararen loturaz, eta gisa bertsuko haritik segitu dute trena abian jarri arte.

Orduan, pika-pikak billetea eskatu dit. Gaztelaniaz (ez dakit esan beharrik zegoen).

Anjel Lertxundi. Berria