62. Ikastaroa

HAINBAT LOKAILUREN ERABILERA

Emendiozko lokailuak

· Oso gustukoa dut musika entzutea, baita irakurtzea ere.

· Oso ona da eta, gainera, ez da batere garestia

· Ez dut gogoko. Baina, bestalde, ez dut beste biderik ikusten.

· Gogora ezazu, halaber, bihar bilera daukagula.

· Ni etorri naizenean, behintzat, lotan zegoen

· Urtean behin, gutxienez, komeni da oporretara joatea.

Lokailu hautakariak

· Laguntza behar du; bestela, ez du lortuko.

· Etxe zaharra da; baina, osterantzean, oso ondo dago.

· Oso zurruna da; hala ere, gainerakoan, oso pertsona ona da.

Aurkaritzako lokailuak

· Hau nirea da; beste hori, berriz, lagun batena.

· Gorostiak hosto iraunkorra dauka; pagoak, ordea, iragankorra.

· Lehen oso txarra zen; orain, ostera, onenetakoa.

· Esatea erraza da; egitea, aldiz, askoz ere zailagoa.

· Ez du eguraldi txarra egiten; aitzitik, eguzki ederra dago.

· Ez daukat gogorik; hala ere, joan egingo naiz.

· Pelikula zaharra da; hala eta guztiz ere, merezi du ikustea.

· Ez zuen inor ezagutzen; alabaina, ez da beldurtu.

· Badakit oso zaila dela; dena dela, saiatu egin behar dugu.

· Oso zaila izanen da; nolanahi ere, saiatu egin behar dugu.

Ondoriozko lokailuak

· Zu ez zinen bertan; beraz, isilik egon.

· Ez dakit, ba! Ez dakit garaiz iritsiko ote den.

· Zortzi ginen eta bik huts egin dute; hortaz, sei gara.

· Ez zinen joan? Orduan, nola dakizu? (kasu horretan)

· Denbora agortu egin zaigu eta, honenbestez, saioa amaitu beharko dugu.

Kausazko lokailuak

· Ez du konponbide errazik; izan ere, interes asko daude jokoan.

· Kontuz ibili, zeren (eta) oso labainkor dago.

· Zuk askotan eman didazu laguntza; hori dela eta, oraingoan neuk lagunduko dizut.

· Trafiko izugarria dabil errepideetan; horregatik, hemendik aurrera trenean ibiltzea erabaki dut.

Euskarazko kulturaren kontsumoak gora egin du ahozko adierazpideetan


Antzerki eta bertso saioetara joaten direnen kopurua nabarmen hazi dela agertu du Kulturaren Euskal Behatokiaren inkestak. Irakurzaletasuna makaltzen ari da. Euskaldun kopuru txikia muga handia da

Ahozko kultur adierazpideak indar hartzen ari dira euskaldunen harrerari dagokionez. Gorakada erakutsi du kultur kontsumoari buruz Euskal Herri osoan egindako inkesta batek. Gisa bereko azterketa bat egin zuten duela hamar urte, eta, konparazioa eginda, ageri dira gorabeherak. Batetik, igoera esanguratsua dute antzerkiak eta bertsolaritzak: bost euskaldunetik bik (%40) diote urtebetean antzezlan bat behintzat ikusi dutela; bertsotara hiru euskaldunetik bat joan da (%32). Bestetik, ordea, irakurketa jaisten ari da. Ikerketaren arabera, euskaldun gehienek badute ohitura ekitaldietan parte hartzeko: %56k. Kontsumo hori areagotzen ari da.

Garikoitz Goikoetxea Berri.eus



Bertsolaritzak hip hoparekiko dituen 4 desberdintasun eta antzekotasun