Ø Hiztegi Batuan adberbio hauek daude jasota:
Aldiro, arratsaldero, asteartero, asteazkenero, astelehenero, astero, egunero, gauero, goizero, hamabostero, hilabetero, hilero, igandero, iluntzero, jaiero, larunbatero, minutuero, neguero, orduero, ostegunero, ostiralero, segundoero, udaberriro, udaro, udazkenero, urtero.
Asteburuero (Jagoneten arabera, “arautu bidean dago”.)
Ø Denbora-maiztasuneko egituretan berriz, atzizki hau ez da erabili behar:
· Bi orduan behin heltzen da trena; bi ordurik behin…; bi orduz behin…; bi ordutik behin…
. Plangintza bost urtean behin berritzen da; bost urterik behin…; bost urtez behin…; bost urtetik behin…
Euskara batuaren Eskuliburua: *zenbatero > zenbatean behin, zenbatetik behin
Momentu honetan, euskaldun gehienak euskalkirik gabekoak edo gurasoen aldetik euskalkirik jaso ez duten euskaldunak dira. Gazte euskaldunak unibertsitateetan biltzen direnean, euskararentzat “letala” izan daitekeen banaketa gertatzen ari da.“Benetako” hiztunen eta bigarren mailakoen artekoa. Gazteen artean zabalduta dauden diskurtso batzuen arabera, “benetako” hiztuna euskalkian ari dena da eta, bestea, bada baina ez da. Hori hilgarria da. Edo hizkera guztiak prestigiatzen ditugu eta berdin zaigu Eskiulako hizkera den, Tolosako hizkera den edo Oiongoa den, edo honek ez dauka konponbiderik. Ezin dugu funtzionatu Bonaparteren mapak ezarritako banaketaren arabera.
Askotan zabaltzen den diskurtsoa da. Bata naturala dela eta bestea artifiziala. Sektore askotan orokortuta dagoen iritzia.
Hori eztabaida faltsua da. Oso hiztun on, osatu, adierazkor eta jantziak ezagutu ditut zonalde eta familia erdaldunetan jaiotakoak. Inongo arazorik ez daukatenak nahi duten hori euskaraz adierazteko. Ezagutzen ditut oso familia euskaldunetan, euskalkiak indartsu diren zonaldetan jaiotako seme-alabak, zenbait gauza esateko erdarara jo behar dutenak, heldulekurik ez daukatelako.
Adibide sinple bat jarriko dizut. “Puerta ireki” esango bagenu, jendea eskandalizatuko litzateke. Baina “kutxararekin jan” esaten badugu, jendea ez da eskandalizatzen. Tolosako gazteak “piszinara” doaz, eta segur aski Gasteizkoak “igerilekura” joango dira. “Yogur de fresa” jaten dugu guztiok, eta batek esaten duelako “ogie” eta besteak “ogia”… bada, adierazkortasuna ez dago hor. Adierazkortasuna gauza askoz konplikatuagoa da. Benetakotasunaren inguruko eztabaida hau ez da gurea bakarrik, leku guztietan eman da. Estandarizazioaren inguruko eztabaida, mundu guztian dagoen eztabaida bat da.
Atzoko Berria-n Joseba Barandiaranek idatzitako artikulua
Maider Zabalegiren 'Zirrara' kantuaren bideoklip ofiziala, bere azken diskotik ('Bidean, Baga-Biga, 2019). Bideokliparen egilea: Gorka Urra