TATUAIA / TATUAJE Zein da forma zuzena?
TATUAJE erabiliko dugu
Oro har, maileguetan –AJE atzizkia gordetzea izan da hautua. Hona Hiztegi Batuak dakartzan forma batzuk: Blindaje, brikolaje, makillaje, masaje, enbalaje, garaje, portzentaje…
Zortzi hauek dira salbuespenak: bidaia, bisaia, kuraia, lengoaia, paisaia, pasaia, pertsonaia eta xantaia.
Kirmen Uribe
2019ko abenduak 9
Gaueko hegaldia hartuta iritsi naiz Durangora. Ez dut inor euskaraz entzun Loiuko aireportuan. Lana dago egiteko oraindik, euskarak behar ditu espazioak irabazi, pentsatu dut neure bostean. Durangoko Azokara noa nerabe baten urduritasun berarekin. Hasierako garaiak hartu ditut gogoan. Ikastolatik joaten ginen lagunok, azoka merkatu zaharrean egiten zen urte haietan. Eguerdian azoka itxita egoten zen eta profitatzen genuen herriko tabernara joan eta kafea hartzeko. Gero joaten ginen liburuen ehizan, ondo aukeratuak izan behar zuten, dirua justu genuen-eta mutil koskorretan.