Honela irakurtzen dira:
Zenbatzaile zehaztuekin, aditza pluralean emango dugu: 14 urte ditut
Egokia da apostrofoa erabiltzea agur t’erdi esapidea adierazteko. Adiera horretatik kanpo, ez da erabili behar.
Orduak ematean, Euskaltzaindiak oso-osorik ematea du hobetsia: sei eta erdietan. Gainerako kasuetan ere, halaxe ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegian: lau eta erdiko txapelketa; kilometro eta erdi; lau eta erdiko Arabako irekia…
https://www.euskadi.eus/itzultzaile-automatikoak/
Sarean daukagu euskara<>gaztelania itzultzaile neuronala.
Oraingoz, beta bertsioa da. Horren ostean, bertsio gehiago etorriko dira, bertsio egonkorra utzi arte.
Orain jarritako itzultzailea TESTU OROKORRAK itzultzeko da. Aurrerago, laster, testu administratiboak itzultzeko itzultzaile neuronala jarriko da eta erabilera mugatua izango du.
Kontuan izan behar dugu makina batek egindako itzulpena BETI gainbegiratu behar dela eta zuzendu behar dela. Laguntza-tresna da eta laguntza-tresna moduan erabili behar dugu. Beste hizkuntzetako itzultzaileren bat erabili duenak badaki nola erabili horrelako tresna bat. Orain arte egondako sistemekiko aldea da neuronalek, itxuraz, testu koherenteak eta irakurtzeko errazak ematen dituztela. Baina, KONTUZ, batzuetan akatsak egiten dituzte, edo testu-zatiak jan edo jatorrizkoan ez dagoen zerbait asmatu egiten dute. Beraz, arretaz gainbegiratu behar da makinak egindako itzulpena, are gehiago post-edizioa eta argitalpena egingo bada. Ah, oso inportantea: jatorrizko testua ONDO idatzita egon behar da. Horren ezean, ezinezkoa izango da makinak itzulpena ondo egitea.
Hizkuntza Politika
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila