OtsaileRA ARTE? / otsail_ ARTE? / otsailA ARTE?
Euskaltzaindiak ez du ezer hobetsi edo arautu gai honetaz, baina hauek dira gehien erabiltzen diren moldeak:
· <Ø arte> moldea tradizioduna da eta Iparraldean aski erabilia: otsail_ ARTE, igande_ ARTE
· Hegoaldean gehien erabiltzen den moldea <-ra arte> da: otsaileRA ARTE, igandeRA ARTE, eta horixe gomendatzen da, gainera, zenbait estilo-liburutan;
<-a arte> moldea ere erabiltzen da: otsailA ARTE, igandeA ARTE
Eguerdiko 12AK ARTE; hamabietatik ordu batA ARTE; lauretatik bostAK ARTE; sanferminAK ARTE; maiatzaren azken egunAK ARTE; GabonAK ARTE
Nolanahi ere, minutuekin, NOR kasuan, <Ø arte> edo <-ra arte> egiturak dira erabiltzekoak:
12:05 arte, 12:05era arte [hamabiak eta bost arte / hamabiak eta bostera arte]
12:15 arte, 12:15era arte [hamabi(ak) eta laurden(ak) arte, hamabiak eta hamabost arte, hamabiak eta hamabostera arte
otsail/otsaila/otsailera bitarte(an);
2017/2017a/2017ra bitarte(an),
lauretatik bostak bitartean [egon], etab.
Duela egun batzuk hitzaldia eman zuen Bernardo AtxagakBartzelonan. Bideoa sarean duzue, eta interes bizia du, hizkuntza eskubideen inguruko mintegi batean eman zuen. Besteak beste, hitzaldian kontatu zuen nola bere ordenagailu berriak, duela urtebete erosiak, gaiztakeriak egiten dizkion eta zuzentzaile automatikoaren bidez euskarazko hitzak aldatzen dizkion. "Deabrua" barruan duela saldu zioten ordenagailua, kexu da Atxaga. Eta ez zaio arrazoirik falta, baina deabrukeriak badu konponbidea.
"Noiz afari bat?", galdetu zion lagun bati e-postaz. Eta erantzuna: "Safari bat?". Beste batean "Ondo lo egin" esan nahi zion senideren bati agurtzeko, eta "Ondo love egin" idatzi zuen ordenagailuak. Behar eta egin aditzak, berriz, besar eta gin bezala jarri ohi dizkio, eta esaldi are misteriotsuagoak ere sortu zaizkio. Idatzi zuen idazleak: "Herria isil isilik dago", eta makinak eman, "Kerry misil idilio digo".
Osorik irakurtzeko jo ondoko loturara Sustatu
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa
Nondik zetorkion Jose Miguel Barandiarani bere herriaren historia ezagutzeko grina?
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak HEZIMUBIrekin batera ekoiztutako ‘1,2,3 Barandiaran’ egitasmoaren 1.go bideo honetan galderari erantzuna ematen zaio.
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak sortutako 1, 2, 3 Barandiaran egitasmoak ataundarrari buruzko zertzelada batzuk ematea du xede, modu didaktiko eta erakargarri batetan. Gazte eta ez horren gazteei dago zuzenduta.