64. Ikastaroa

Laguntza behar izanez gero Elhuyar hiztegia

Trebetasuna behar da lixiba eskegitzeko

Kanpo-kanpoko lokarrian beti

zuri ederreko izarak.

Gogor tenk egina.

Barrurago alkandorak, jertseak,

kamisetak, beti galtzarbetik eskegita,

inoiz ez sorbaldetatik

ezta gerritik ere,

marka geratzen zaie-eta.

Kolorezkoak badira iruntzitara,

ez galtzeko tonua.

Arropa pisuak lotzeko erabili egurrezko

orratzak, prenda txikientzat

plastikozko singleak.

Azkenik, leihotik gertuen dagoen

sokan, barruko arropak.

Inork ez ikusteko eran.

Arropak nola eskegi,

halakoa izaten zen pertsona.

Aurrealdean, ondo tenk eginda,

zuri ederreko izarak.

Zenbakiak

0 zero 20 hogei 2 bi (biga) 21 hogeita bat

5 bost (bortz) 25 hogeita bost 35 hogeita hamabost (hogeita hamabortz)

13 hamahiru 17 hamazazpi 18 hemezortzi (hamazortzi) 19 hemeretzi

70 hirurogeita hamar 80 laurogei 90 laurogeita hamar

101 ehun eta bat. 300 hirurehun 400 Laurehun

600 seiehun. 700 zazpiehun. 800 zortziehun

234 berrehun eta hogeita hamalau

567 bostehun eta hirurogeita zazpi

1.200 mila eta berrehun

1.201 mila berrehun eta bat

13.425 hamahiru mila laurehun eta hogeita bost

47.689 berrogeita zazpi mila seiehun eta laurogeita bederatzi

Euskara Batuaren Eskuliburua

Escriurem - Miki feat Izaro

Catalán & Euskera