48. Ikastaroa

BALDINTZA

Hiztun batzuek kontrastea adierazteko baldintza erabiltzen dute baina ez da egokia halako erabilera.

Kontrastea adierazteko halakoak erabil ditzakegu:

Gaur, eguraldi ona egin du; bihar, (aldiz,) eguraldi traketsa izango dugu.

Beste adibide batzuk:

Gasteizko biztanle-kopuruak gora egin du, eta Donostiakoak (, berriz), behera.

Gasteizko biztanle-kopuruak gora egin du; Donostiakoak (, berriz), behera.

Lehen politikak agintzen zuen; orain (, ostera), merkatuak agintzen du.

Baldintzako ariketak egiteko: http://euskaljakintza.com/ariketak/aditza/orokorrak_2



Euskaltzaindiak 'bokata', 'kontainer', 'manifa', 'lotesle', 'txikiteo' eta beste 450 bat hitz berri arautu ditu

Azkeneko urteetan aldatu egin du Euskaltzaindiak joera, eta argoteko eta ahozkoan erabili bai baina Hiztegi Batuan agertzen ez ziren hitz berri asko hasi da onartzen eta arautzen. Horren adibide dira gaur bertan jakinarazi dituen 466 sarrera edo hitz berriak.

Onartutakoen artean, ahozkotik gertu dauden hitz asko, eta baita azkeneko urteetan ezagutu edo zabaldu diren batzuk ere: okupa, sikiera, jopuntu, autogestionatu, inpunitate, irismen, jonki, kebab, klenbuterol, kolageno, komite, korner, luntx, menstruazio, bokata, kontainer, manifa, lotesle, txikiteo, lobby, skater, turbulentzia, underground, ziklogenesi. Albiste honi atxikitako dokumentuan kontsultatu daitezke berrikuntza guztiak.


Euskara Satorra: aprender euskera con vídeos

Egun honetan estreinatu zen: 2018(e)ko aza. 29(a)

HARPIDETUTA (8545)

Egunean 500 kafesne saltzen ditu zure kafetegiak, baina bezero batek kafe hutsa eskatu eta ez al duzu ezer ulertu? Euskaraldiko txapa ikusten duzun bakoitzean giharrak gogortzen al zaizkizu? Lasai egon, hemen duzu zuk behar zenuena: kafearen inguruko euskara ikastaro expressa.

EZ NAZ MAKURTUKO

Hemen nire gelan sartunde nago ni kantak buruz ikasten bakarrik ta zuek kalean egongo zarie ze ja ez nago whatsappeko taldean.

Desberdina naz eta badakit, eta zer! ez gehiago, ez gitxiago, bardin! zure bildurrak, zure akatsak nire begietan ikusten dozuz ez dekot lotsatu beharrik hauxe naz ni, eta gustoko ez banozu, jodidu zaitez!

Bizitza maite dot nik! goizeko eguzkia, eta inoren aurrean ez naz makurtuko!

Uh! Ez! Ez naz makurtuko! Txikia banaz ni, lodia banaz ni, gonak edo prakak niretzat bardin nahiz eta barre egin artista bat naz ni nire burue maitatzen badakit.

Ez naz amore emoten dabenetakoa eta inork ez doste kenduko gogoa nahi dodan moduen hegaz egiteko edo lore bi belarrian ipinteko neure margoak neuk aukeratuz kolorez zikindu horma zuriak ez dekot lotsatu beharrik, ez hauxe naz ni, eta gustoko ez banozu, jodidu zaitez!

Bizitza maite dot nik! errespetua, eta inoren aurrean ez naz makurtuko!

Uh! Ez! Ez naz makurtuko! Txikia banaz ni, lodia banaz ni, gonak edo prakak niretzat bardin naiz eta barre egin artista bat naz ni nire burue maitatzen badakit.

Iee, iee… maitatzen badakit.

Zabaldu atea, emon egizu pausu bat zeurea da eta kalea eta zeure buruengan konfidantza osoa izan ez itxi inori zapaltzen.