Mozorroak izendatzeko aberastasun harrigarria du euskarak. Tximeleta esateko hamarnaka hitz baditugu, mozorro esateko moduak ere ez dira gutxi euskaraz. Mozorro, muzorro edo zomorro inauterietako maskara edo disfraza dela diote hiztegiek lehen adieran, baina baita mozorrotuta dagoen pertsona izendatzeko ere erabiltzen dela bigarrenean. Baditu beste adiera batzuk ere, adibidez, txorimaloa da txori-mozorroa, eta umeak beldurtzeko erabiltzen den izaki misteriotsua, munstroa edo mamua ere bai. Zomorro zein mozorro intsektuak dira halaber, baba, gari edo fruituak jaten dituzten ar, gurgurio, moxorro, zamorro, mamorro edo kokoak bezala.
Gehiago irakurtzeko jo ondoko loturara, DANTZAN
HAUR BATEK MATEMATIKEKIN DUEN LEHEN HARREMANA ONDO ZAINDUZ GERO, PAPEREKO ARIKETA ABSTRAKTUEN AURREAN AZKARREGI JARTZEA SAIHESTUZ, BIZIPENETATIK ETA JOLASETIK HURBILDUZ GERO, ERRAZAGO BARNERATUKO DITU OINARRIZKO KONTZEPTUAK. HORI DA MATEMATIKA MANIPULATIBOEN OINARRIA, GAIAN ADITU DEN LEIRE ARANAK AZALDU DUENEZ.
Badira matematikak ondo joaten zaizkien batzuk. Badira gutxi batzuk matematikak maite dituztenak. Baina gutxiengoa dira, Leire Arana matematiketan.eus blogeko irakaslearen arabera: “Ikasle gutxi batzuek matematikak gustuko dituzte eta ondo manejatzen dituzte, baina beldurra eta gorrotoa ikusten dut gehiengoarengan”. Matematika umeei hurbiltzeko erabiltzen dugun metodoan dago arazoa, Aranaren ustez: “Matematikako kontzeptuak zelan eta noiz hurbildu oso inportantea da, horrek markatuko du hurrengo urteetako bidea”.
Gehiago irakurtzeko jo Hikhasi
HITZAK
Bizitza kotxeko ispilutik ikusten
20 urte pasa dire 20 asteburuten
lekuek, hostalak, maletak arazo ta pozak
Kantuek ein ala, bizitza doa
Je! 1000 gaba, 1000 lagun
Je! Batzuk urten, besteak sartu.
Txiste txar bat atzeko partien
Umoriek eitten deu labur bidai luzie
BIXOTZETIK, ZURETZAKO
GARELAKO, POSITIBO
Ahotsak urratute
Atxamarrak bixortute
Baina bihotza beti bizirik dekogu
Ta tripetan kilimak
Olatu gainean batzutan
Tatarrez bestietan
Baia irrifar bat ez da sekula faltako
Ikusten garenien
Danok batzen garenien
...