46. Ikastaroa

EGUBERRI ON!!!

Gaur egun oso zabalduta dago ZORIONAK moldea, baina ez da egokia Gabonetarako, urteak egiten dituena zoriontzeko edota zerbait ondo egindakoan adierazteko baizik.

Beraz, horrela erabiltzea gomendatzen da:

Gabon eta Urteberri on!

Gabonetako hiztegia:

Gabonak, Eguberriak: Navidad / Noël

Gabon-gaua: Nochebuena / La nuit de Noël

Eguberri-eguna: Día de Navidad / Le jour de Noël

Urtezahar-gaua, Gabon zahar gaua: El día de Nochevieja/La nuit de la Saint-Sylvestre

Urteberri-eguna: Día de Año Nuevo / Le jour de l’an

Eguberri on!: ¡Feliz Navidad! / Joyeux Noël!

Urteberri on!: ¡Feliz año nuevo! / Bonne année!

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI, AKELARREAN!

Zortzi bertsolarien arteko lehia estuaren ondotik, Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita sailkatu ziren buruz burukora.

Hara zer egoera xelebretan jarri zituzten biak...

Onintza Olentzero izango da eta Etxahun Mari Domingi. Mari Domingi egur bila abiatu da basora; asko tardatzen duela-eta, bere bila irten da Olentzero. Akelarre batean topatu du dantzan, eta hurreratzeko gonbitea egin dio Mari Domingik Olentzerori.


xdz4_gra_20181215bilbo_bi_edit23_lekueenbeita.mp4.mp4



Ikasleekin bertsolaritza lantzeko egiten den lana azpiko loturan ikusgai!

BERTSO IKASGELA



DANTZA

Luzemetraia (98')

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.