Euskaraldia eta genero-berdintasuna
Onintza Iruretak June Fernandezi egindako elkarrizketa
Feminismotik dator ahalduntzea kontzeptua. Egin al duzu paralelismorik Euskaraldia betean?
Bilbon, uste dudanean esparru batean euskaldunak direla euskaraz egiten dut, Bilbo Zaharreko taberna batera edo txosna batera joaten naizenean, adibidez. Baina kontua da Zara edo Corte Inglésera joan eta euskaraz egitea. Horrek ausardia edo ahalduntzea behar du. Egun hauetan armairutik ateratzearekin egin dut paralelismoa. Nire neskalagunarekin ostatu batera joan eta logela erreserbatzerakoan ez dakit zein izango den pertsona horrek emango didan arreta, agian ulertuko du bikotea garela, agian emango digu bi oheko logela, edo agian hortik kanporatuko gaitu ez duelako lesbianarik nahi. Ezinegona eta beldurra sentitzen duzu, ez dakizu zer gertatuko den. Gauza bera gertatu ahal da euskararekin. Poliziarengana joan, euskaraz egin, eta ez jakin euskaraz erantzungo dizun, zein jarrera izango duen.
Beste paralelismoa konplizitatearekin egin dut. Metroan ahobizi txapa zeramaten pertsonei konplizitate begiradak bota nizkien. Metroz joan eta luma daukan bollera bat ikusi eta nolabaiteko konplizitatea sentitu dezaket, komunitate berekoak garela sentitu. Interesgarria izan da hori niretzat, ikusgaitasuna. Ahalduntzea bai, baina Euskaraldiak ahalduntzeaz gain ikusgaitasuna bultzatzen du. Ikusgaitasun lesbikoaren eta euskaldunaren ikusgaitasunaren arteko paralelismoa bitxia iruditu zait. Lasaigarria da, txapa eraman eta bateren batek arraro begiratzen badizu, txapa erakutsi eta “bai baina hau Euskaraldia da!”.
June Fernández
Elkarrizketa osorik irakurtzeko: Argia
Euskal onomatopeiak berreskuratzen.
Hona hemen, Euskal Herriko luze-zabalean entzundako onomatopeia zenbait. Honatx ekarpen txikia:
ANIMALIAK:
ANIMALIA ONOMATOPEIA IZENA
…eta bestelako onomatopeiak irakurtzeko: zuzeu