tajabone

GARAPEN-FASEA

3. JARDUERA: TAJABONE ABESTIA IKASTEA

Ismael Lô musikari senegaldarraren Tabajone kanta abestuko dugu. Tajabone Ramadanaren bukaeran ospatzen den festa bat denez, Ramadanari buruz hitz egiteko aukera ematen zaigu. Ikasgelan, ikasle musulman bat balego, Ramadana nola bizitzen duen kontatzera gonbida genezake.

Aldi berean, Tajabone festan, Euskal Herriko bestelako ospakizunetan egiten den bezala (Gabonak, Santa Ageda, inauteriak...), umeak etxez etxe janaria eskatzera joaten direla gogorarazi dezakegu. Izan ere, Euskal Herriaren eta beste herrialde batzuen arteko antzekotasunak bilatzea gure arazo-egoerak planteatzen digun erronka bat da.

Ismaël Lô, musikariari buruz hitz egingo dugu, Tajabone abestiaren konposatzailea (5. eranskina).

Abestia ikasteko, balantera hizkuntzan dauden hitzak irakurri, ahoskatu eta ulertuko ditugu. Gero, musikarekin batera abestuko dugu (5. eranskina).