2. JARDUERA

2. JARDUERA: CIULEANDRA ABESTIA DANTZATZEA, TXIRULAZ JOTZEA ETA SEHASKA KANTAZ ERLAXATZEA

1. Ciuleandra txirulaz jotzen ikasiko dugu.

Abestia txirulaz jotzen ikasiko dugu ondorengo pausoei jarraituz:

    1. Aztertu partituraren forma. Abestiak bi zati edo esaldi (A eta B) ditu. Zati bakoitzak galdera-erantzun egitura dauka.
    2. Landu banaka erritmo-eskema konplexuak. Bereziki, beltz puntuduna kortxearekin eta kortxea puntuduna kortxeaerdiarekin.
    3. Markatu erritmoa.
    4. Solfeatu notak, hasieran intonatu gabe eta ondoren intonatuz.
    5. Txirulaz jo, agertzen diren notak banaka, posizioak finkatzeko. Banaka landu zailtasuna duten notak (goiko mi eta goiko sol).
    6. Jo zatika (galdera lehendabizi eta erantzuna ondoren).
    7. Jo notekin, osorik.
CIULEANDRA (1).pdf

2. Ciuleandra dantza ikasiko dugu.

Ciuleandra dantzari buruz jakiteko aurkezpena ikusi eta bertan agertzen diren dantzaren pausoak ikasiko dugu.

3. Errumaniako aintzinako sehaska kanta batekin erlaxatuko gara.