BALAIO

GARAPEN FASEA

4. JARDUERA: BALAIO ABESTIA TXIRULAZ ETA XILOFONOZ JOTZEA, DANTZATZEA ETA ABESTEA

4.1. BALAIO ABESTIA TXIRULAZ ETA XILOFONOZ JOTZEA

Balaio, Brasilgo kanta herrikoia eta taldean egiten den dantza da. Lehenik eta behin aurkezpena ikusiko dugu (5. eranskina) dantzaren jatorria eta ezaugarriak ezagutzeko.

Ondoren, talde-instrumentala antolatzen hasiko gara. Partituran (5. eranskina) agertzen den moduan, lehenengo pentagrama, txirulei eta karriloiei dagokie, bigarrena xilofono sopranoei eta altuei, eta hirugarrena metalofono altuei eta baxuei.

Dena den, ikasgelan ditugun plakazko musika-tresnen arabera antolatuko ditugu taldeak. Ikasle guztiek plakazko instrumentuak jotzea egokiena izan arren, batzuetan ezinezkoa da, eta ondorioz, moldaketak egin beharko ditugu. Gomendatzen dugu txirulaz jo behar diren zatiak ikasle guztiek ikastea.

Hasteko, xilofonoa jotzeko teknika azalduko diegu:

  • Baketa besoaren luzapen bat da.
  • Besoek lasai eta erlaxatuak egon behar dute, tentsiorik gabe.
  • Baketei malgutasunez baina aldi berean tinkotasunez eutsi behar zaie.
  • Baketek errebotatu egin behar dute plaka jotzean (baketa ez da plakan itsatsita geratu behar, bestela plakaren bibrazioa mozten dugu).

Jarraian, eskalako nota guztiak teknika egokia erabiliz joko dituzte, jo ahala noten izenak ozen esanez.

Partitura ikasteko, aurkezpenean (5. eranskina) jasotzen diren ohiko pausoei jarraituko diegu.

4.2. BALAIO DANTZATZEA

Aurkezpenean (5. eranskina) danzas del mundo webguneko dantzaren-bertsioa eta dantzaren-azalpena jasotzen dira.

4.3. BALAIO ABESTEA

Aurkezpenean (5. eranskina), abestiaren hitzak portugesez eta euskaraz jasotzen dira.


BALAIO PARTITURA .pdf