TAMA-JOKOA

5. JARDUERA: UNITATE DIDAKTIKOAREN EDUKIAK BERRIKUSTEA TAMAREKIN.

Gogoratzen al duzue Senegalgo Tama musika-tresnari danbor-hizlaria deitzen zaiola, mezuak bidaltzeko balio duelako?. Guk ere gelako perkusiozko musika-tresnak, erritmoen bidez, elkarri mezuak bidaltzeko erabiliko ditugu.

Bi taldetan banatuko gara. Talde bakoitzak, ikasgelako izkina banatan kokatuko da, eta hamar erritmo-txartel izango ditu. Erritmo-txartelen atzealdean, UDarekin erlazionatutako galderak egongo dira. Horrez gain, taldekide bakoitzak perkusiozko musika-tresna bat izango du.

Jokoa sinplea da: talde bat hasiko da, erritmo-txartel bat aukeratu (beste taldeak ezin du jakin zein txartel den) eta bertan agertzen den erritmoa, denok batera perkutitu. Beste taldeak asmatu beharko du zein erritmo jo den, dagokion txartela hartu eta horren atzealdean dagoen galderari erantzun. Asmatzen duen taldeak puntu bat irabaziko du.