ARTZAINEN MUNDUA

3. JARDUERA: ARTZAINEN MUNDUA: THE LONELY SHEPHERD TXIRULAZ JOTZEA, NAI EDO OGI-TXIRULA NOLA EGITEN DEN IKASTEA, ETA MIORITA KONDAIRA ENTZUTEA.

The lonely Shepherd James Lasten pieza instrumentala da, Gheorghe Zamfir panflutista errumaniarrarekin grabazio batean lehen aldiz argitaratua.

THE LONELY SHEPERD (1).pdf

Abestia txirulaz jotzen ikasiko dugu ondorengo pausoei jarraituz:

      1. Aztertu partituraren forma. Abestiak sarrera eta bukaera bera du. Tartean hiru zati bereiz ditzakegu: A zatia, bi aldiz errepikatzen dena, B zatia, eta B´ (B zatiaren errepikapena bariazioarekin).
      2. Erritmo-eskema konplexuak banaka landuko ditugu. Bereziki, kortxeaerdiak kortxearekin, loturak eta puntilloa.
      3. Markatu erritmoa.
      4. Solfeatu notak, hasieran intonatu gabe eta ondoren intonatuz
      5. Txirulaz jo, agertzen diren notak banaka, posizioak finkatzeko. Banaka landu zailtasuna duten notak (goiko mi, goiko sol eta si bemola)
      6. Jo zatika (sarrera- A zatia- B zatia- B´ zatia- bukaera)
      7. Jo notekin, osorik.

2. Ogi-txirula bat egiten ikasiko dugu.


3. Miorita kondaira entzungo dugu, Miorita doina entzuten dugun bitartean.