ARAZO-EGOERA

ARAZO-EGOERA:

A. Testuingurua. Aurten nazioarteko eskola-jaialdia ospatuko dugu. Bertan, hainbat herrialdetako janariak dastatu, haien jokoak ezagutu eta musika- eta dantza-emanaldiak eskainiko ditugu.

B. Arazoa. Jaialdi horretarako, munduko musikarekin zerikusia duen proiektu artistiko bat prestatu behar dugu. Proiektu horrek Euskal Herriko musikaren eta beste zenbait herriren arteko antzekotasunak jaso beharko ditu.

C. Helburua. Munduko zenbait herrialdetako musika-adierazpenak ezagutzea interpretatzea eta Euskal Herriko musikarekin antzekotasunak bilatzea.

EGINKIZUNA:

Arazo-egoera honetatik abiatuta, Senegal, Errumania eta Brasilgo musika-adierazpenak eta alderdi kulturalak lantzen dituzten hiru unitate didaktiko landuko dira.

Ikasleak talde txikietan bereiziko ditugu. Unitateetan landutako herrialde bateko kanta, koreografia edo bestelako musika-jarduera bat interpretatu eta grabatu beharko dute. Bideo horretan, aukeratutako herrialdearen aurkezpen bat egin eta Euskal Herriko musikarekin zer lotura topatu duten adieraziko dute. Talde guztien bideoak editatu eta bideo bakar batean batuko ditugu. Bideo hori, eskolaren jaialdian proiektatuko dugu, dokumental gisa.