FUNGA ALAFIA

4. JARDUERA: FUNGA ALAFIA ABESTEA DANTZATZEA ETA XILOFONOEKIN JOTZEA.

Funga Alafia ongietorria emateko erabiltzen den Afrika mendebaldeko abestia da. Gure erronkari eutsiz, hausnar dezagun ea Euskal Herrian kantu edo dantzaren bat dagoen ongietorria egiteko edo agurtzeko. Aurkezpena ikusi eta abestia eta koreografia ikasiko ditugu.

Orain Funga Alafia xilofonoarekin jotzen ikasiko dugu.

Partituran lau plakazko musika-tresna proposatzen dira: xilofono sopranoa, bi xilofono altu eta xilofonobaxua.

Hasteko, xilofonoak jotzeko teknika gogoratuko dugu:

  • Baketa besoaren luzapen bat da.
  • Besoak lasai eta erlaxatuak egon behar dute, tensiorik gabe.
  • Baketei malgutasunez baina aldi berean tinkotasunez eutsi behar zaie.
  • Baketek errebotatu egin behar dute plaka jotzerakoan (baketa ez da plakan itsasita geratu behar, bestela plakaren bibrazioa mozten dugu).

Orain, eskalako nota guztiak teknika egokia erabiliz joko ditugu, jo ahala, noten izenak ozen esanez.

FUNGA ALAFIA PARTITURA.pdf

Partitura ikasteko ohiko pausoei jarraituko diegu:


  • Partituraren forma aztertu. Guztira, lau konpas dira, lehehengo biak galdera, eta azkeneko biak erantzuna.
  • Erritmoa markatu, sinkopari erreparatuz.
  • Solfeatu notak, hasieran intonatu gabe eta ondoren intonatuz.
  • Xilofono sopranoek lehendabizi joko dute dagokien pentagrama; ondoren xilofono altuek eta azkenik, xilofono baxuek.
  • Denek bere zatia menderatuta daukatenean batuko dira instrumentu guztiak.
  • Azkenik, intonazio zehaztugabeko perkusio-instrumentuek erritmoa joko dute.


Bukatzeko, Funga Alafia denok batera interpretatuto dugu, bakoitzak dagokion zatia.