ALUNELUL

GARAPEN FASEA

Garapen-fasean deskribatzen diren ondorengo jarduerak zer ikusia dute Errumaniako hainbat musika adierazpen- edo -testuinguruekin, hala nola, hora dantzak, artzainen musika edota ijitoen musika. Azkeneko jarduera unitatearen edukiak ebaluatzeko izango da.

1. JARDUERA: ALUNELUL DANTZATZEA ETA ABESTEA

Alunelul Errumaniako dantza tradizionala da, hora dantza zehazki.

Dantzaren pausoak ikasteko bideo-grabazioa (2.eranskina) ikusiko dugu. Ikasleak biribilean jarriko dira eskutik helduta, edo eskuak elkarren sorbalden gainean ipinita. Dantza oinen mugimendu oso azkar batean datza, pauso batzuk eskuinera eta ezkerrera emanez.

Abestia azkartzen doanez komeni da musikarekin batera dantzatu aurretik pausoak ondo menperatzea, hasieran nahiko nahasgarriak izan baitaitezke.

Koreografia ikasi ondoren abestiaren hitzak eta esanahia ikasiko ditugu, Alunelul ume-abesti bat ere badelako. Horretarako azpitituluak dituen bideo-grabazioa erabiliko dugu (2.eranskina)

Azkenik, ikasleak bi taldetan bana ditzakegu, talde bat koreografia eginez besteak abesten duen bitartean.