ROMANÍ MUSIKA

4. JARDUERA: ROMANÍ MUSIKA: DANTZA INPROBISATZEA, MUSIKA-TRESNAK BEREIZTEKO JOKOAN PARTE HARTZEA ETA AMARI SZI AMARI KANTA ROMANÍA ABESTEA.

Romaní musikari eta kulturari buruz gehiago jakiteko ikusi ondorengo aurkezpena

1. Romaní musikarekin dantza inprobisatua

1.1. Estatuaren jokoa

Taraf de Haïdouks taldearen Hora Moldoveneasca abestiarekin dantzatuko dugu modu librean. Gelaren espazioan sakabanatuko gara eta irakasleak musika gelditzen duenean, gu ere geldituko gara estatua baten itxura hartuz. Estatuak bikoak edo laukoak ere izan daitezke, kasu honetan talde-estatua bat sortuz.

1.2. Ispilatu

Bikoteka eta bata bestearen parean jarrita, Mahal Raï Bandaren Mahalgeasca abestia dantzatuko dugu. Batek gorputz-mugimenduak asmatuko ditu eta bere bikoteak, mugimendu horiek ispilatuko ditu.

2. Fanfare Ciocarlak eta Taraf de Haïdouks erabiltzen dituzten musika-tresnak ezagutuko ditugu

Fanfare Ciocarlak eta Taraf de Haïdouks Errumaniako taldeek erabiltzen dituzen musika-tresnak ezagutuko ditugu. Ondorengo aurkezpenean musika-tresna horien ezaugarriak eta soinuak jasota daude. Ondoren, musika-tresnen soinuak bereizteko jolasa dugu, zeinetan zein musika-tresnak eragiten duen soinua asmatu beharko dugun.

3. Amari szi-amari kanta romaní hizkuntzan abestuko dugu.

Amari Szi Amari, ijitoen kanta tradizionala, romaní hizkuntzaren lovari izeneko dialekto batean abestuko dugu. Lovariarrak romaníen azpitalde bat dira, dialekto propioa dutena. Kanta hori, Everthing is illuminated pelikulako soinu-bandan agertzen da. Abestia Kérem Chave bezala ere ezagutzen da, eta bertsio ugari ditu. Guk Csókolom talde hungariarrak jotzen duen bertsio azkarra ikasiko dugu.