SAMBA LELÊ

GARAPEN FASEA

1. JARDUERA: SAMBA LELÊ CANON MODUAN ABESTEA ETA GORPUTZAREKIN PERKUSIOA EGITEA

Samba Lelê Brasilgo kanta herrikoia eta bertako umeek eskoletako eta bestelako jaialdietan asko antzezten duten abestia da. Aurkezten dugun partiturak (2. eranskina) bi zati ditu (A eta B) eta canon moduan abestuko dugu, hau da, lehenengo taldea B zatira iristen denean, bigarren taldea A zatiarekin hasiko da. Beraz, A zatia talde batek egingo luke eta B zatia besteak.

Kantuari gorputz-perkusioarekin lagunduko diogu. Ikasleak bikoteka jarriko dira eta abesten duten bitartean, konpas bakoitzari dagokion erritmoa egingo dute.

Nahi izanez gero, ikastalde batek ostinatoa abestu dezake perkusiozko musika-tresnekin lagunduta, besteek canona abesten duten bitartean.

Beste aukera bat, Samba lelê txirularekin eta perkusiozko musika-tresnekin jotzea litzateke; ikasleak hiru taldetan banatuko ditugu: lehenengo taldeak A zatia joko du txirulaz, bigarren taldeak B zatia txirulaz, eta hirugarren taldeak perkusiozko musika-tresnez, ostinatoaren zatia joko du.

Ikasleen sormena eta inprobisatzeko gaitasuna garatzeko, zati bakoitzeko esku-joko bat asmatzeko ariketa egitea proposatzen dugu.

Samba Lelê abestiaren karaoke bertsioaz balia gaitezke hitzak ikasteko.

SAMBA LELÊ (1).pdf