INAUTERIAK

2. JARDUERA: RIO DE JANEIROKO INAUTERIEN DESFILEA ANTZEZTEA

Rio de Janeiroko inauterietako desfile ospetsua antzezten saiatuko gara, bertan ematen diren musika-adierazpenak praktikan jarriz. Lehenengo ariketa batukada bat sortzea izango da; gelan ditugun perkusiozko musika-tresnak erabil ditzakegu edo birziklatutako materialekin musika-tresna berriak sortu. Bigarren jarduerak sanba dantzaren oinarrizko erritmoa eta pausoak ikastea du helburu. Bukatzeko inauteritako maskarak eta apaingarriak sortuko ditugu.

BATUCADA RIO DE JANEIRO (1).pdf
INAUTERIAK AURKEZPENA GENIALLY.pdf