KONPETENTZIAK

KONPETENTZIAK


A. Zehar-konpetentziak:

Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia, Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia, Elkarbizitzarako konpetentzia, Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia eta Norbera izaten ikasteko konpetentzia.

Unitate didaktiko eta jarduera guztietan.

B. Diziplina barneko konpetentziak:

Konpetentzia sozial eta zibikoa. Talde lanetan aritzean, besteen ekarpenak entzuten, asertibitatez gure iritzia ematen eta negoziatzen ikasiko dugu.

Unitateetan landuko diren arte-ekoizpenak ulertzeko, haien jatorrizko kultura eta testuingurua (balioak, alderdi ekonomikoak, erlijioa, etab.) kontuan hartu beharko dugu.

Hainbat herrialdetako arte-lanak ezagutzeak eta balioesteak herrialde horietako kultura estimatzen lagunduko digu.

  • Senegal UD: jarduerak (1,2,3,4,5)
  • Errumania UD: jarduerak (1,2,3,4,5)
  • Brasil UD: jarduerak (1,2,3,4)

Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia. Alde batetik, abestien bidez, euskarako eta beste hizkuntzetako hiztegia landuko dugu. Bestetik, teknologia berriek eskaintzen dituzten baliabideak erabiliko ditugu bideoak editatzeko, aurkezpenak egiteko, musikogramak, soinu eta irudiak kudeatzeko, etab. Horretaz gain, kontuan hartu behar dugu, arte-ekoizpenak hitzik gabe komunikatzeko baliabide aproposak direla.

  • Senegal UD: jarduerak (2,3,4)
  • Errumania UD: jarduerak (1,2,4,5)
  • Brasil UD: jarduerak (1)

Matematikarako konpetentzia. Zelula erritmikoen balioak eta haien arteko proportzioak ezagutuz, eta 2/4, 3/4 eta 4/4 konpasen ulermenaren bitartez garatuko da. Bestalde, musika-tresnen sorkuntzan neurriak landuko dira.

  • Senegal UD: jarduerak (2,4,5)
  • Errumania UD: jarduerak (2,3)
  • Brasil UD: jarduerak (2,3,4)

Konpetentzia motorra. Dantzak, koreografiak eta haiekin loturik egingo diren luzaketak, erlaxazioak eta bestelako ariketak egingo ditugu.

  • Senegal UD: jarduerak (1,4)
  • Errumania UD: jarduerak (1,2,4)
  • Brasil UD: jarduerak (1,2,3,4)

Arterako konpetentzia. Hainbat kultura- eta arte-adierazpen ulertu eta balioetsiko ditugu. Arte-ekoizpenak, nork bere ideiak eta sentimenduak adierazteko erabiliko ditugu. Musikaren bitartez, gizarte anitz honetako pertsonen arteko komunikazioa sustatuko dugu.

Unitate didaktiko eta jarduera guztietan.