MUNDUKO MUSIKAK

ARAZO-EGOERA

Arloa: MUSIKA, GIZARTE ZIENTZIAK

Gaia: MUNDUKO MUSIKAK

Maila: 6. MAILA

Proposamenaren justifikazioa:

Kultur-aniztasuna errespetatzen dugun heinean, irakasleoi dagokigu, gure neurrian, hainbat herrialdetatik Euskal Herrira datozen familiak eskolan integratzen laguntzea. Musikak duen izaera unibertsala eta bateratzailea oso lagungarria izan daiteke helburu hori lortzeko. Ikasle etorkinei haien musika eta kultura gure artean ezagunak eta balioetsiak direla sentiarazteak integraziorako beharrezkoa den segurtasuna emango die. Bestetik, Euskal Herriko eta beste herrialdeetako zenbait musika-ezaugarri oso antzekoak direla jakiteak herrialdeen arteko zubiak eraikitzen lagunduko digu. Azken finean, hain aberasgarriak diren hainbat herrialdetako musika-adierazpenak ezagutuz, eskola-komunitate osoa aberastuko da.