Scratch eta oinarrizko gaitasunak

                                

Lenguaia desberdinak  eta informazio mota anitzak erabiliz,  adierazpen sortzailea lortzen dute ikasleek.  Modu honetan,  sortzen dituzten  ekoizpenak anitzak izaten dira.

Scratch-ekin lan egiteak laguntzen die ikasleei  informazio mota desberdina bilatzen, aukeratzen eta erabiltzen, hala nola, testua, irudiak, sekuentziak, soinua, animazioa...Informazioarekin lan egiten  ikasten den bitartean, ikasleen ikuspuntu kritikoa hobetzen da  iristen zaien informazioa  aukeratu ahal izateko. 

Scratch ikasteko sortzen den  testuinguru esanguratsua beti  diseñoaren prozesuan oinarritzen da. Hori dela eta,  edozein  ekoizpen sortzeko  lehenengo ideiatik hasi behar da; ideia hori  zatitu behar da pausu desberdinak sortuz eta pentsatutako pausuak,  gauzatu  eta programatu egin behar dira tresnak aurkezten dituen blokeak erabiliz.   Programatutakoaren  emaitza momentuan ikus daitekenez, ikasleek ikasten dute prozesua  elkareraginez.   Gai  izaten dira,  prozesua aurrera eramateko, aztertzeko, probatzeko eta, beharrezkoa bada, aldatu ahal izateko.

Scratch-ek sormena bultzatzen du eta  ikasleek ahalik eta erantzunik berritzaileenak bila dezaten aukerak ematen dizkie. Horrez gain, diseinoa aurrera eramateko prozesuan sortzen diren hainbat egoerari aurre egiteko  aukerarik ere ematen die.

Tresna hau oso baliagarria da  partekatzeko; horrez gain, daukan komunitateari esker,  mundu osoan ikus eta konpartitu daitezke sortzen diren  jolasak, bideojokoak eta gainerako lan guztiak.

Scratch tresna erabiliz, ikasleek programazioaren munduan sartzen dira; horrek laguntzen die arrazonamendu kritiko eta pentsamendu sistematikoa garatzen. Proiektua aurrera eramateko,  hainbat gauza koordinatu behar dituzte aldi berean  eta horri esker, ikasten dute  sortutako problemari aurre egiten eta hainbat irtenbide bilatzen.  Horren  proiektu esanguratsurekin lan egin ahal izateko, gazteek ikasten dute norberaren prozesua garatzen eta  ikasten dutena kontrolatzen.