3. proposamena: Ultrasoinuaren sentsorea ezagutzen
Orain arte gauza asko ikasi dugu robotarekin egiten: aurrera, atzera, ezkerrera, eskuinera eta birak egiten. Hala ere, gure robotak askoz ere aukera gehiago du: gure robotak bere inguruan dauden estimuluak jasotzen ahal ditu, aztertu egiten ditu eta ondoren, erabaki dezake eginen duen ibilbidea.
Baina nola egin dezake hau? Oso erreza da, horretarako sentsoreak ditu, hau da, lau pieza desberdin ditu, pieza hauek beren "zentzumenak" izanik: Hauek dira:
Kontaktua: objektu baten kontra txokea egiten duen momentuan erabiltzen da. Bere "ukimena" izan daiteke.
Soinua: inguruan dagoen zarata maila neurtzen du, hau da, bere "entzumena" izan daiteke.
Argi sentsorea: Inguruan dagoen argitasun maila neurtzen du. Hau bere "ikusmena" izan daiteke.
Ultrasoinu sentsorea: objektu baten distantzia neurtu egiten du bere bidea egiteko objektu horrekin txokatu gabe. Hau ere bere "ikusmena" izan daiteke, baina saguzarrek egiten duten antzera, soinu bat igorriz.
HASI BAINO LEHEN...
Saio honetan, robotak "ikusiko du", hau da, ultrasoinu sentsorea erabiliz oztopo bat dagoen ala ez jakinen du, egoera aztertuko du eta erantzuna aukeratuko du.
Horrek esan nahi du, programatzerakoan kontutan hartu behar dugula robotak bi aukera izanen dituela:
Oztopo bat aurrean badu erabaki bat hartuko du
Eta aurrean oztoporik ez badago, beste erabaki bat hartuko du
Hau posible egiteko, bloke berri bat erabili beharko dugu: "switch" izenekoa.
Saio honetan asko ikasiko duzue:
Robotak “ikus” dezakeela sentsore bat erabiliz: ultrasoinu sentsorea
Robotak aukera desberdinen aurreran “erabakitzen" duela zer egin, zuek aldez aurretik programatuko duzuelako, noski!
Programatu baino lehen, problema paperean eskema baten bidez adieraztea interesgarria eta lagungarria dela, eta bikotearekin lana konpartitzea, oso komenigarria
Bukatu baino lehen, hausnarketa egitea beharrezkoa dela eta hobetzeko, irtenbide berriak bilatzea ere bai
Erronka berriei aurre egiten ikasiko duzue
HAS GAITEZEN. PREST ERRONKARI EKITEKO?