Nolakoa da gure robota?

Pieza txikiz muntatzen den robota da.  Mota honetako robotek teknologiako eduki ezberdinetan sakontzeko aukera ematen dute eta irakaskuntzan oso erabilgarriak dira: elektronikan, informatikan, zientzian, mekanikan, matematikan...eta beste hainbat arlotan eta eremutan lantzen ahal dira. 

Irudietan robota muntatzeko piezak.

Modu honetan, ikasleek beren robot propioak egin ditzaketen edo partekatu ditzaketen eta curriculumeko hainbat

eduki landu eta esperientzia praktikoa bereganatu dezakete. 

Badakigu software eta hardware aukera eta konbinaketa ezberdinek gelan praktika asko egiteko aukera ematen dutela.

LEGO MindStorms NXT izeneko robotak hobekuntza ederrak eskaintzen ditu aurrekoekin  aldenduz; hori dela eta,  softwarea eta periferiko berriak garatzeaz gain, behar den informazioa ere eskaintzen du bere webgunean.

Ezaugarri nagusiak

Horrelakoa da gure robota:

1.  Sentsoreak

Oso atal garrantzitsuak dira, haiei esker, robotak bere ingurutik jasotzen ditu estimulu guztiak. Faltako balira robotak ezin izango  luke erantzunik emango. Horiei esker kanpontik, ingurutik datorren informazio guztia jaso egiten du, aztertu eta erantzuna ematen du.

LEGO MINDSTORMS-ek  lau sentsore mota dauzka:

2. Motorra

Oso beharrezkoak dira edozein mugimendu edo ekintza egin ahal izateko. Haiekin, robota mugi daiteke eta hainbat bira egin ditzake, besteak beste.

LEGO MINDSTORMS sistemaren motorrak oso diseinu berezia dute eta berari esker potentzia, biraren norabidea eta biraren magnitudea kontrola ditzake, azken hau, denbora eta graduen eta biren kopurua bariableak kontuan hartuz.

3. Adreilu adimentsua

Kanpotik datozen estimuluei erantzuteko erabakiak hartzen dituen atala da. Gure kasuan NXT izena du.

Lau sentsore konekta daitezke berari esker; horrez gain, bozgorailu txikia, 

mezuak irakur daitezkeen pantaila txikia eta bluetooth komunikazioak bultzatzeko ataka ere baditu.

USB kable batekin konektatzen ahal da ordenagailu batekin.

4. Egitura sendoa

Aurretik esan den guztia egitura sendo batean oinarritu behar da. Normalki, gurpilak izaten ditu mugimenduak egin ahal izateko. Horrez gain,  iraunkorra izan behar da robotaren txokeak bermatzeko.

5. Programazioa

Robota izateko modua adierazten duena da, hau da, kanpotik etorritako estimulu guztiei robotak duen aurre egiteko modua  kontrolatzen du programazioak.

LEGO MINDSTORMS-ek  eskeintzen duen programatzeko software NXT-G da.  Ordenaturik agertzen diren hainbat bloketan datza. Aipaturiko blokeek programa bat sortzen dute eta NXT-ra transferitzen da USB kable baten bitartez. Modu honetan,  ordenagailu baten laguntzarik gabe, robotak funtzionatzen du modu autonomoan.