Robotika eta robot hitzen jatorria

Robotika hitzak roboten zientzia eta teknologia adierazten du, Wikipediaren esanetan. Robotika hitza ohikoa da gure bizitzan: zientzian, mekanikan, informatikan, ingenieritzan, medikuntzan,... eta hainbat alorretan.

Robotak, Wikipediak dion bezala, automatikoki atazak burutzen dituen gailu elektroniko eta mekanikoak dira.  Eskuarki, euren mugimenduen itxurek bere kabuz ibiltzeko gaitasuna dutela dirudite, baina gizakien aginte zuzenaren azpian ez badaude, programa baten jarraibideen menpe egon behar dute.

Geure buruari egindako hainbat galdera...

Robotika ikasgelan erabil daiteke?  Zein da, orduan, ikasle eta irakaslegoaren papera?

Hortxe  dago gakoa!

Garikoitz Alvarez Arroyuelo idazleak dion bezala (El Regato ikastetxea: Automatika eta robotika hezkuntzan.  HH aldizkaria, 124. zbk.a): 

Automatika eta robotikaren ikasketa prozesuaren protagonista ikaslea bera da; ikaslea bere ikasketa prozesuaren sortzailea da eta irakaslea gidari bihurtzen da.  Ikasgelan egin daitezkeela hainbat proiektu adierazten du.