Zertan datza?

Scratch aplikazio informatikoa da. Esan daiteke  ikasleek  pixkanaka-pixkanaka  informatika munduan eta, bereziki, programazio lenguaian sartzeko  tresna paregabea.

Ikasgeletan  lantzeko  eta erabiltzeko  tresna  aberatsatzat hartu 

dugunez,  erabilera bultzatzea erabaki da irakasle taldean. 

Ikasleek hainbat proiektutan lan egiten dute eta horri esker prozesuak diseinatzen ikasten dute.  Ideia bat abiapuntutzat, eredua sortu behar dute. Ondoren,  lortu nahi duten produktua lortzeko hainbat saiakera egin behar dituzte, prozesuan sortzen diren arazoei aurre egiteko. 

Aplikatu dituzten ideek ez badute funtzionatzen, atzera egin beharko dute nahitaez,  zuzendu  egindakoa eta beste bide batetik saiatu.

Modu horretan  irudian ikus daitekeen  buklea sor daiteke:

Aipaturiko proiektuek  hainbat gaitasun garatu egiten dute  ikasleengan, hauek pentsamendu sortzailea eta logikoa  lortu ahal izateko.   

Horrez gain,  ideiak garatzen laguntzen die: lehenengoa sortzen den momentutik, proiektu bera bukatu arte. 

Honekin batera,  komunikazioa hobetzen eta  prozesu sistematiko batean egiteko analisia ere sakontzen eta ondo antolatzen laguntzen diete. 

Orokorrean, esan daiteke sortu ditzaketen proiektuek  parte hartzera eta interakzioa bultzatzen dutela eta  elkarreragileko  hausnarketa sakona ere eginarazten dietela.

       ZER EGIN BEHAR DUTE PROZESUA AURRERA ERAMATEKO?

 Eta  bukaeran, prozesua  HASI  BERRIRO!