Programaziorako oinarrizko kontzeptuak eta lehen pausuak

ZER DA PROGRAMATZEA?

Egunero programatzen dugu egin behar duguna baina ez gara konturatzen. Programatzea  ekintza multzo bat antolatzea edo asmatzea da, ekintza bat edo gehiago egiten duena. 

Zentzu honetan, esan daiteke Scratch programazio ingurune multimedia dela eta berari lotutako hainbat kontzeptu ikertzeko eta esperimentatzeko  balio duena. Gainera,  bakoitzak egiten dituen lanak besteekin partekatzeko aukera paregabea ematen duen  tresna da.

Scratch-en programatzea, funtsean, blokeen biltegitik piezak arrastan eraman behar dira erdira, eskuinera.  Jakin behar da, baita ere,  gune horretan uzten den bloke bakoitza, agertokiaren azpian dagoen pertsonaia edo objektuarentzako agindua dela.

Esan daiteke BLOKE PIEZAK ERABILIZ, programa daitekeela.

ZENBAT BLOKE SAR DAITEKE?

Hainbat bloke, sar daitezke, arazorik gabe, agindu-sekuentzia bat osatu ahal izateko.  Blokeak, dagokien hiztegia eta sintaxia duten lengoaia dira eta, horien bidez, hamaika era ezberdinetan adierazi ahal dira.

Sekuentzia osatuz gero,  objektuak  guk agindua bete beharko du. Beste modu batez esana,  guk programatu egingo du agindu-sekuentzia eta objektua mugitu egingo da.

ZENBAT BLOKE MOTA DAUDE?

Hiru bloke mota daude:

MULTZOKATZEKO BLOKEA:   ohikoena da. Bloke hauek ikusteko errazak dira, azpiko aldean fitxa bat dute eta goi aldean irekidura txikia.  Hauek  bata bestearen gainean sar daitezke, puzzleak bezala. Horrela,  multzoak edo agindu-sekuentziak osatu ahal dira.

TXAPELA BLOKEAK:  goiko aldea biribildua dute eta azpikoan irekidura txikia. Multzoaren gainean kokatzen dira.  Gertaera bat sortzen denean, beren azpian dauden agindu guztiak exekutatu egiten dira.

BESTEETAN SARTZEN DIREN BLOKEAK:  bloke mota hauek, beste bloke baten sarrera-eremuan sartzeko diseinatuak daude.  Beste batzuk  hutsune bat dute hauek barruan sartu ahal izateko. Adibide bat jartzearren,  bloke urdina, horian sartzen da eta baldintzaten du lehena.

Blokeak