Hiriaren kanpoaldera joateko bidea hartu du. Erakusleiho baten ondotik pasatzean, aurpegia kristalean islatu zaio, eta haren irribarre misteriotsuak odola gatzatu dizu.
-----------------------------------
DADOEN JAURTIKETA
{Pertsonaiaren «trebetasunak» ataleko puntuazioa} versus {gizonaren «pertzepzioa» ataleko puntuazioa}
Lehenengo jaurtiketan, jokalariak behar duen puntuazioa lortzen ez badu, bigarren saiakera bat egiteko aukera izango du, baina –2 puntuko zailtasunarekin.
-----------------------------------
JAURTIKETA ARRAKASTATSUA
Hiriaren kanpoaldean zaude, eta, pabilioi baten hormaren atzean ezkutaturik zaudela, gizona, alde guztietara begiratu, eta lokal txiki batean sartu da. Zorionez, ez zaitu ikusi. Jo ezazu «Lokala» atalera.
ARRAKASTARIK GABEKO JAURTIKETA
Haren atzetik ibili zara, eta, hiriko auzoak bukatzen diren tokian, gizona erdi erraustutako biltegi batean sartu da. Hurbildu egin zara, eta, atearen ondoan zaudela, badirudi gizonak, beste irteera batetik atera, eta bere bideari ekin diola. Jo ezazu «Erraustutako biltegia» atalera.