Bizkor ibili zara, eta elkarte susmagarriaren kideak heldu baino lehen ezkutatzeko abildadea izan duzu.
Minutu batzuk igaro ondoren, pertsona batzuk museora hurbildu dira. Bakoitza kale batetik etorri da, eta, sarreran, trajea jantzita duen gizonarekin elkartu dira. Urduri, erlojua behin eta berriro begiratu ondoren, museora sartzeko keinua egin die.
Oso argi daukazu jende hori ez dela arropa zuzena; beraz, telefono mugikorra hartu, eta poliziari deitu diozu. Handik bost minutura, patruila-autoa agertu da. Poliziak astiro doaz, eta ez du ematen zure abisua kontuan hartu dutenik. Hala eta guztiz ere, barrura sartu dira.
Kezkatuta begiratu duzu museorantz, baina hor ez da ezer gertatzen ari… Oker al zeunden?
Bat-batean, sirena batzuen soinuek zure gogoetak eten dituzte. Hainbat patruila-auto iritsi dira plazara. Poliziak, pistolak eskuan dituztela, barrura sartu dira korrika batean. Uf! Arrazoia zeneukan! Eskerrak!
Hortik gutxira, trajez jantzitako gizona eta haren kide guztiak eskuburdinak ipinita atera dituzte museotik. Ez duzu berriro haietaz arduratu beharko.