Taldea desegin denean, pertsona horri jarraitzea erabaki duzu. Oso urduria da, eta izerdi-patsetan dago. Argi dago estu dabilela. Azkar dabil, baina arazorik gabe jarrai diezaiokezu. Halako batean, kalezulo batetik joan dela ikusi duzu. Telefono mugikorra atera du, eta deitzen hasi da.
—Eeee… bai, jauna…. Zera, baten bat atzetik datorkidala uste dut. Ez nago oso ziur, baina gaztetxo bat dela esango nuke… Bai, jauna… Gaztetxo bat… Bera nahasteko asmoz, hara eta hona ibili naiz naiz, noraezean, eta gure misio sekretuaren gunetik gehiegi aldendu naiz. Besteek nire laguntza barik burutu beharko dute lana… Bai, jauna... Ulertu dut. Nire ohiko lanera bueltatuko naiz, egoera baretu arte.
Moztu egin dute elkarrizketa; beraz, kosta egingo zaizu taldearen egitasmoari buruzko informazio gehiago jasotzea. Hala eta guztiz ere, gizona nora joango den jakin nahi duzu, eta, ezkutaturik, gizonari segika ibiltzea erabaki duzu. Azkenik, etxe bateko atarian gelditu, giltzak atera, eta barrura sartu da.
Ezer gutxi dakizu. Jo ezazu «Hurrengo egunean. Lehenengo bukaera» atalera.