Oso azkar mugitu da, eta egoeraz jabetu dela uste duzu. Gizona merkatuan sartu da, zu nahasi nahian. Eraikinak irteera anitz dauzka. Haietako batera hurbildu zara, baina ez duzu gizona ikusten. Beste batera zoaz, eta, bat-batean, sartu zareten sarrera berberetik irteten ikusi duzu. Ziztu bizian merkatua gurutzatu duzu; baina, kalera irten zarenerako, ez dago gizonaren arrastorik… Huts egin duzu. Jo ezazu «Hurrengo egunean. Lehenengo bukaera» atalera.