Dendariak irribarre egin dizu hurbildu zatzaizkionean.
—Egun on! Laguntzarik behar?
—Bai, mesedez. Ba al dakizu oraintxe bertan alde egin duen gizona nora joan den? Zera… ba...
-----------------------------------
HIZKUNTZARI LOTUTAKO PUNTUAK
Erregistro mota →
Erabilitako sekuentzia mota →
-----------------------------------
DADOEN JAURTIKETA
{Pertsonaiaren «adimena» ataleko puntuazioa} versus {dendariaren «adimena» ataleko puntuazioa}
-----------------------------------
JAURTIKETA ARRAKASTATSUA
Antzeztea erabaki duzu:
—Giltza hauek lurrean topatu ditut; berarenak direla uste dut —esaten diozu dendariari, poltsikoan zeneuzkan giltzak erakutsiz.
—Zer arraroa… ez dut ikusi giltzak lurrera jausi zaizkionik… Tira, hiriko museorantz doa, baina ez iezaiozu aitortu nik esan dizudanik.
Dendariaren azken esaldi horrek harritu egin zaitu, baina arineketan irteten zara kalera. Orain, badakizu nora jo. Jo ezazu «Museoa. Lehenengo bukaera» atalera.
ARRAKASTARIK GABEKO JAURTIKETA
—Zera… gizon hori nire osaba da, baina nire bila etortzea ahaztu zaio, eta…
—Egia esanda, ez dakit nora doan —esan dizu dendariak. —Zure osaba bada, agian telefonoz deitu behar zenioke. Ezer erosiko duzu? Ez? Orduan, utzi egingo zaitut, gauza asko dauzkat-eta dendan egiteko...
Zuzenean, kalera bota zaitu. Jo ezazu «Hurrengo egunean. Lehenengo bukaera» atalera.