Haren atzetik zoazela, telefono mugikorra atera du poltsikotik, eta mezu bat idazten hasi da. Oso azkar dabil.
-----------------------------------
Aurreko eszenan, gizonak hau esan dio dendariari: « Gogoan izan zer akordio dugun; ez ahaztu inoiz».
HIZKUNTZARI LOTUTAKO PUNTUAK
Igorlearen asmo komunikatiboa →
Erabilitako hizkuntzaren funtzioa →
-----------------------------------
DADOEN JAURTIKETA
{Pertsonaiaren «trebetasunak» ataleko puntuazioa} versus {gizonaren «pertzepzioa» ataleko puntuazioa}
* Aurreko eszenan, arrakastarik gabeko jaurtiketa egin baduzu, –3 puntuko zailtasuna izango duzu, gizonak egoera susmagarria dela uste duelako.
-----------------------------------
JAURTIKETA ARRAKASTATSUA _
Gizonak bere bidetik jarraitu du. Minutu batzuen buruan, hiriko museoa dagoen plazara heldu zarete. Gizona sarrerara hurbildu da, eta han geratu da itxaroten. Jo ezazu «Museoa. Hirugarren bukaera» atalera.
ARRAKASTARIK GABEKO JAURTIKETA
Kale pare bat aurrerago, gizonak kale txiki batetik jarraitu du. Kale-kantoiari buelta eman diozunean… Jo ezazu «Kalezuloan» atalera.