—Jauna, badirudi azkenik topatu dugula —dio kirola egiteko arropa daraman gizonak.
—Erakutsidazu, baina kontuz — erantzun du trajez jantzita doanak.
—Hemen daukazu, jauna. Oraingo honetan ziur nago ez dudala huts egin, jauna.
—Ados nago —dio besteak, ezkutuan erakusten dionari begira. —Guztiz ziur al zaude hau dela?
Solasak nola jarraitzen duen jakin nahi duzu, baina…
------------------------------------
HIZKUNTZARI LOTUTAKO PUNTUAK
Erregistro mota →
Igorlearen asmo komunikatiboa →
Erabilitako sekuentzia mota →
------------------------------------
DADOEN JAURTIKETA
{Pertsonaiaren «pertzepzioa» ataleko puntuazioa} versus {bi gizonen «pertzepzioa» ataleko puntuazioa}
------------------------------------
JAURTIKETA ARRAKASTATSUA
Solasak nola jarraitzen duen entzutea lortu duzu. Talisman sendagarri bati buruzko zer edo zer esan dute, baina ez dute ezer zehatzik esan. Gainera, badirudi presa dutela. Jo ezazu «Noren atzetik joango naiz?» atalera.
ARRAKASTARIK GABEKO JAURTIKETA
Ahapeka hitz egin dute, eta ez duzu lortu gehiago entzutea. Bi gizonak zuri begira daude, eta berehala hitz egiteari utzi diotela konturatu zara. Egoera oso susmagarria da, baina ez duzu informazio nahikorik. Jo ezazu «Noren atzetik joango naiz?» atalera.